Tag Archives: SEO

Google

Google-ek bere bilaketa algoritmoa aldatuko du

Google

Bazen garaia! Azkenean iritsi da google-eko bilaketetako emaitzetan mugikorretara egokituta dauden web orriak lehenesteko momentua. Apirilaren 21.etik aurrera munduan gehien erabiltzen den bilatzaileak bilaketa algoritmoa aldatuko du mobile-friendly diren web-ak lehenesteko.

Baina ez da aldaketa bakarra. Hauek dira bi aldaketa garrantzitsuenak:

1. Mugikorrekin adeitsuak diren web orri gehiago izango dira bilaketen emaitzetan

Apirilaren 21.etik aurrera Google-ek irizpide berria izango du bilaketen ranking-a egiteko orduan: web orria mugikorrekiko adeitsua izatea. Aldaketa honek mundu-mailan izango du eragina eta hizkuntza guztietan aplikatuko da, bilaketen emaitzetan inpaktu nabarmena izango duelarik. Erabiltzaileengan abantaila suposatuko du honek, informazio garrantzitsuena azkarrago lortzeaz gain bilatutako orria hauen gailu mugikorretara egokituta dagoela ziurtatuko baitu.

Zure web orriaren egokitzapen-maila egiaztatzeko Google-en ondorengo tresna erabil dezakezu: Mobile-Friendly Test.

2. App garrantzitsuenen edukiak azalduko dira bilaketen emaitzetan

Aipatutakoaz gain app-entzat ere badaude berri onak. Google app erabilienen informazio indexatua aintzat hartzen hasiko bilaketen emaitzak emateko orduan. Deskarga kantitateez gain logeatuta dauden erabiltzaile kantitatea hartuko du kontutan ranking-a egiteragoan.

Iturria: http://googlewebmastercentral.blogspot.com.es/2015/02/finding-more-mobile-friendly-search.html