Category Archive: Webdesign

2017-joerak-goiburua

Diseinuari dagokionez 2017an indarra hartuko duten 8 joera

DISEINUA,  Software, App zein Web orrietan ezinbesteko garrantzia duen aldagaia da. Egun garatzen den edozein proiekturen fase guztietan erabiltzailearen esperientzian jartzen da begirada. Erabil-erraztasuna, azkartasuna, mezua argi bideratzeko gaitasuna, arreta, segurtasuna, irisgarritasuna… Helburu hauek lortze aldera diseinuak eman ditzakeen aukerak zabalak dira.

Teknologiarekin lotura duten gainontzeko alor guztien antzera diseinuak ematen dituen aukerak ere etengabe aldatzen eta eraberritzen dira. Berri honetan, deiseinuaren inguruan ate joka dugun 2017. urtean hautsak harrotuko dituzten berrikuntzak azalduko ditugu.

Jarraian indarrez datozten eta eraldaketak jasango dituzten 8 puntu garrantzitsu:

  1. Mikrointerakzioen garrantzia erabiltzailearekiko lotura eta konpromezuan: Gailu digitalen aniztasunari esker web orriak irakurtzeko erramintak soilak izatetik haratago joan dira. Interfazeak, eta hauen diseinua, gure bizimoduko oinarrizko elementuak dira gaur egun.
  2. Gradienteak, bitonalitatea eta testuren erabilera berriz ere indarrean: Diseinu guztiz lauko aukerak atzean utzita (flat design deritzenak) datorren urtean testurak eta gradienteak izango dira protagonistak.
  3. Email elkarreragileak eta goiburuetatik scrolling-erako aldaketa: Emailak marketing erraminta gisa erabiltzen jarraitzeko saiakerek bere fruitua emango dute 2017an. Emaileko edukiekin interkazioa edota scrollaren erabilera eskatuko duten berrikuntzak ikusiko ditugu.
  4. ‘Sinpletasuna-aurretik’ diseinua, minimalistatik haratago: Mugikorretan erabilterraza izatea eta edukiei lehentasuna ematea ohikoak dira. Baina UI-a sinplifikatu eta arrakasta izan duten app edo orriei begirada bat botaz gero, litekeena da simplicity-first-ean ere pentsatzen hastea datorren urteetan.
  5. Azkenean Irisgarritasuna Web eta Appetan must bat bihurtuko da: 2017an behingoz irisgarritasuna derrigorrez bete beharreko baldintza izatea espero dugu web, app eta softwareetako aspektu guztietan.
  6. Chatbot eta arreta leihoen erabilera 2017an sendotze aldera: Chatbotek indarra hartuko dute web orrien bitartez pertsonalizazio maila altuagoa lortzeko erraminta gisa.
  7. Segurtasun eta enkriptazio tekniketan aurrerapenak: Segurtasun tekniken inplementazioak hazten jarraituko du erabiltzaileek segurtasun arazoen inguruan eta hauek bere software, app eta webetan izan ditzaketen ondorioei buruz gehiago dakiten ehinean.
  8. Agur newsletter-etan izena emateko pop-up eta email gogaikarriei: Google-ek ranking-algoritmoan egingo dituen doikuntzei esker, email edo newsletter-etan  jasan behar izaten ditugun dialogo eta pop-up gogaikarriei agur esatea espero dugu.

Urte berrian zehar joango gara 8 puntu hauek mamitzen, post ezberdinen bitartez izango duten eboluzioa aztertuz.

2017-joerak

girlsdocode

Zerk aldentzen ditu neskak teknologia berrietatik?

Programatzen duten neskak!!
 
Gaurkoan bideo interesgarri batekin gatoz. Neskak, programazioa eta oztopoak. Bideo satiriko honek salatzen duen bezala gizarteak dituen estereotipoek neskak informatikatik eta orokorrean teknologia berrietatik aldentzen dituzte.
girlsdocode
Kabitikek gertutik nabaritu du hau aste santuko oporretan #Kode_Eskola-ren bitartez emandako App eta Animaziorako formakuntza klaseetan: %100 mutilak gure taldeetan!
 
Goazen honi buelta ematera! Oztopoak oztopo, eutsi eta aurrera! Eta gurasoak, animatu zuen alabak ere teknologia berrien ikastaroetara, onurak besterik ez ditu eta!
http://girlswhocode.com/girlsdocode/
.eus

www.kabitik.eus helbidean aurkituko gaituzue!

5060ak izan gara! Gaurdanik www.kabitik.eus izango da gure atariko helbidea. Aukera aprobetxatuz gure azken lanen atala ere gehitu dugu azken aldian egin ditugun diseinu, web eta aplikazioak ikus ditzazuen: http://www.kabitik.eus/eu/lanak

 

.eus

Animatu eta bisita gaitzazu!

Logo Garfios Biak

Garfios Biak enpresak web orri berria estreinatu ditu

Logo Garfios Biak

Garfio Biak alanbretik eratorritako produktuen fabrikazio eta komertzializazioan aditu den Arrasateko enpresa da. Beren produktuen artean begidun torlojuak, maratilak, kakoak eta eraztunak aurkitzen dira besteak beste.
Kabitikek Garfios Biakentzat sortu duen irudi korporatibo eta web orri berria www.garbiosbiak.com aurkezten dizuegu gustatuko zaizuelakoan!

Captura de pantalla 2015-07-07 a las 22.25.16

IE-dead

Goian bego Internet Explorer-a!

IE-dead

Microsoft-ek ez du asmatu bere garapen-politika oinarrizko estandareetatik urruntzeko erabakiarekin. Guztiz kontrakoa, 90. hamarkadan jaio zenetik eta 2000. hamarkada hasiera arte liderra izan zen nabigatzailea betirako agur esatear da. Erabakia Microsoft berak hartu du. Segurtasun mailan etengabe izandako akatsek, beste nabigatzaileekin duen batergarritasun faltak eta web-garapeneko estandareei egindako mespretsuek ondorioak izan dituzte eta datuek argi erakusten dute: Mundu mailan aurtengo otsailean Chrome-k nabigatzaileen merkatuaren %43,2a zuen (mahaigaineko plataformak, mugikorrak eta bestelakoak kontutan harturik), bien bitartean, Internet Explorer %13,1aren jabe zen eta Firefox berriz %11,6arena.

Microsoft-ek pasa den urtarrilean eman zuen honen berri, bide batez Spartan proiektuaren berri emanez (hau baita Internet Explorer berriari aldi baterako eman dioten izena). Proiektu berri honeen helburua kodigo fresko eta berri baten bitartez galdutako erabiltzaileak berreskuratzea da. Argitalpen ofiziala urte amaieran da izatekoa, Windows 10arenarekin batera.

Microsoft-ek bere akatsak kontutan hartu eta nabigatzialea seguru, azkarra eta web-estandareekin bat etorriko dena izatea espero dugu.

Bcbl-12

Euskaraz zenbat hitz dakizkizula uste duzu?

Korrika gure inguruan etengabe ttipi-ttapa dabilen honetan orain gutxi ezagutzera eman den web aplikazio baten berri ematera gatozkizue eta era berean erronka luzatu nahi dizuegu: zenbat hitz dakizkizu euskaraz?

BCBLk (kognizioaren, burmuinaren eta hizkuntzaren ikerketarako disziplina arteko nazioarteko ikerketa-zentroa) eta EHUk elkarlanean garatutako aplikazioak euskaldunon hiztegia kalkulatzea du helburu.

Froga egin nahi? Hemen klikatu eta euskararen erabilerari buruzko inkesta txiki bat egin ondoren 100 hitzeko zerrenda aurkituko duzu hauek hitz euskaldunak diren edo ez zehazteko.

Zorte on!

Iturria: http://www.euskadinnova.net/eu/berrikuntza-teknologikoa/index.aspx

responsive_design

Diseño Web Responsive

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.