Monthly Archives:apirila 2015

IE-dead

Goian bego Internet Explorer-a!

IE-dead

Microsoft-ek ez du asmatu bere garapen-politika oinarrizko estandareetatik urruntzeko erabakiarekin. Guztiz kontrakoa, 90. hamarkadan jaio zenetik eta 2000. hamarkada hasiera arte liderra izan zen nabigatzailea betirako agur esatear da. Erabakia Microsoft berak hartu du. Segurtasun mailan etengabe izandako akatsek, beste nabigatzaileekin duen batergarritasun faltak eta web-garapeneko estandareei egindako mespretsuek ondorioak izan dituzte eta datuek argi erakusten dute: Mundu mailan aurtengo otsailean Chrome-k nabigatzaileen merkatuaren %43,2a zuen (mahaigaineko plataformak, mugikorrak eta bestelakoak kontutan harturik), bien bitartean, Internet Explorer %13,1aren jabe zen eta Firefox berriz %11,6arena.

Microsoft-ek pasa den urtarrilean eman zuen honen berri, bide batez Spartan proiektuaren berri emanez (hau baita Internet Explorer berriari aldi baterako eman dioten izena). Proiektu berri honeen helburua kodigo fresko eta berri baten bitartez galdutako erabiltzaileak berreskuratzea da. Argitalpen ofiziala urte amaieran da izatekoa, Windows 10arenarekin batera.

Microsoft-ek bere akatsak kontutan hartu eta nabigatzialea seguru, azkarra eta web-estandareekin bat etorriko dena izatea espero dugu.