Monthly Archives:martxoa 2015

social-icons

Sare sozialak euskaraz

Sare sozialak erdaraz konfiguraturik badituzu, hemen beheko taulan erakutsiko dizugu nola euskaratu ditzakezun.

eu Animatu eta… hona aukera jalgi hadi euskaraz! laga erdara bizi ganoraz!

twenty es Goian eskuinean irudi ondoko gezian klikatu:
Preferencias -> Cuenta (ezkerrean)- > Idioma -> Euskara
fr Goian eskuinean irudi ondoko gezian klikatu:
Configurations -> Préférences du compte (ezkerrean) -> Langue -> Euskara
en Goian eskuinean irudi ondoko gezian klikatu:
Settings -> Account (ezkerrean) -> Language -> Euskara
 facebook es Goian eskuinean irudi ondoko gezian klikatu:
Configuración -> Idioma -> Euskara
fr Goian eskuinean irudi ondoko gezian klikatu:
Paramètres -> Langue -> Euskara
en Goian eskuinean irudi ondoko gezian klikatu:
Settings -> Language -> Euskara
twittter es Goian eskuinean klikatu gurpila:
Configuración -> Cuenta -> Idiomas -> Euskera-Vasco (Beta)
fr Goian eskuinean klikatu gurpila:
Paramètres -> Compte -> Langue -> Euskera- Basque (Bêta)
en Goian eskuinean klikatu gurpila:
Settings -> Account -> Language -> Euskera-Basque (Beta)
you_tube Orriaren behekaldean hizkuntza hautatzeko aukera dago (Idioma/Langue/Language), hala ere nabigatzailea euskaraz konfiguratuta edukiz gero berez aterako zaigu euskaraz.
Bcbl-12

Euskaraz zenbat hitz dakizkizula uste duzu?

Korrika gure inguruan etengabe ttipi-ttapa dabilen honetan orain gutxi ezagutzera eman den web aplikazio baten berri ematera gatozkizue eta era berean erronka luzatu nahi dizuegu: zenbat hitz dakizkizu euskaraz?

BCBLk (kognizioaren, burmuinaren eta hizkuntzaren ikerketarako disziplina arteko nazioarteko ikerketa-zentroa) eta EHUk elkarlanean garatutako aplikazioak euskaldunon hiztegia kalkulatzea du helburu.

Froga egin nahi? Hemen klikatu eta euskararen erabilerari buruzko inkesta txiki bat egin ondoren 100 hitzeko zerrenda aurkituko duzu hauek hitz euskaldunak diren edo ez zehazteko.

Zorte on!

Iturria: http://www.euskadinnova.net/eu/berrikuntza-teknologikoa/index.aspx

responsive_design

Diseño Web Responsive

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

Google

Google-ek bere bilaketa algoritmoa aldatuko du

Google

Bazen garaia! Azkenean iritsi da google-eko bilaketetako emaitzetan mugikorretara egokituta dauden web orriak lehenesteko momentua. Apirilaren 21.etik aurrera munduan gehien erabiltzen den bilatzaileak bilaketa algoritmoa aldatuko du mobile-friendly diren web-ak lehenesteko.

Baina ez da aldaketa bakarra. Hauek dira bi aldaketa garrantzitsuenak:

1. Mugikorrekin adeitsuak diren web orri gehiago izango dira bilaketen emaitzetan

Apirilaren 21.etik aurrera Google-ek irizpide berria izango du bilaketen ranking-a egiteko orduan: web orria mugikorrekiko adeitsua izatea. Aldaketa honek mundu-mailan izango du eragina eta hizkuntza guztietan aplikatuko da, bilaketen emaitzetan inpaktu nabarmena izango duelarik. Erabiltzaileengan abantaila suposatuko du honek, informazio garrantzitsuena azkarrago lortzeaz gain bilatutako orria hauen gailu mugikorretara egokituta dagoela ziurtatuko baitu.

Zure web orriaren egokitzapen-maila egiaztatzeko Google-en ondorengo tresna erabil dezakezu: Mobile-Friendly Test.

2. App garrantzitsuenen edukiak azalduko dira bilaketen emaitzetan

Aipatutakoaz gain app-entzat ere badaude berri onak. Google app erabilienen informazio indexatua aintzat hartzen hasiko bilaketen emaitzak emateko orduan. Deskarga kantitateez gain logeatuta dauden erabiltzaile kantitatea hartuko du kontutan ranking-a egiteragoan.

Iturria: http://googlewebmastercentral.blogspot.com.es/2015/02/finding-more-mobile-friendly-search.html