img_4465

III. Euskarazko Interneten Eguna ospatu genuen atzo

Atzo eta Nazioarteko Interneten Eguna izanik, PuntuEUS Fundazioak komunitatearekin batera Euskarazko Internet Eguna ospatu zueneta Kabitik ere bertan izan zen. Hirugarrenez ospatu zen eta ekitaldia Miramon Parke Teknologikoan izan zen arratsaldeko 17:30etan. Horren aurretik, goizez, UEU-k antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuraren izan zen. Egun potentea beraz euskarak interneten azken urtean izan dituen aurrerapen, garapen berri eta oraindik dituen erronkak aztertu eta helburu berriak zehazteko.

Ezin dugu laburbildu ekitaldian gertatutako guztia baina aurkeztu ziren bi proiektuen lotura utziko dizkizuegu jarraian. Saltseatu eta… hartu parte!
1. Artizarra: Ikertzaile eta profesional euskaldunekin harremanetan jartzeko ataria: https://www.artizarra.eus/
2. Lehen Hitza: Interneten ere euskaraz aritzeko nabigazio-hizkuntza konfiguratu eta euskera lehenesteko ataria. Gailu bakoitzak euskeraz aritzeko duen gaitasuna ere ikertu dute. Begiratu ea zurea euskeraz konfiguratu dezakezun https://www.lehenhitza.eus/

Pausuz pausu eta etenik gabe, Kabitikek ere euskaraz aritzera bultzatzen zaitu! Sarean ere EUSKARAZ!

kabitik-app-indaux-comercial

App-ek industrian duten inpaktua ustiatzen – Indauxi garatutako App-a

Dagoeneko inork ez du zalantzan jartzen teknologiek gure bizitzan duten eragina eta zer esanik ez industrian eta kudeaketa arloan. Software eta aplikazioek industriako alor ezberdinetan eginbeharrak errazteaz gain enpresaren erabaki estrategikoak hartzeko orduan beste modura lortu ezingo genukeen informazioa biltzen lagun gaitzakete.

Gaurkoan duela hilabete batzuk Indaux enpresa getariarrari garatutako aplikazio mugikorra aurkezten dizuegu.

Indauxek egoitza nagusia getarian izan arren mundu mailako enpresa garrantzitsua da eta alor komertzialean zazpi kontinenteetan egiten du lan. Indauxeko komertzialek katologoko elementuak eta berrikuntzak aurkeztu, frogako laginak bidali eta eskaintza pertsonalizatuak sortzen dituzte etengabe. Nola ez, lan honen feedbacka jasotzeak berebiziko garrantzia du erabaki estrategikoak hartzeko orduan.

Helburu honekin mugikor zein tabletetan instalagarria den aplikazio mugikor pribatua garatu diegu,  jasotako informazio guztia webapp batean jasoz eta neurrira eskatutako estatistika eta datu kudeaketa programa sortuz.

Oro har, hauek dira Azpimarratzeko ezaugarriak:

  •  Datuak tratatzeko Webapp backend-a.
  •  Online zein offline lan egiteko gaitasuna.
  •  Audioak grabatzeko aukera.
  •  Bisiten kudeaketa.
  •  Katalogoaren kudeaketa.
  •  Laburpen eta estatistikak.
  •  Gailuen sinkronizazioa.
  •  Modularra eta zabalgarria da eta CRM bati lotzea da datorren pausua.

Aplikazio mugikorrari buruzko informazio gehiago izateko bisitatu ondorengo orria edo jarri gurekin harremanetan.

2017-joerak-goiburua

Diseinuari dagokionez 2017an indarra hartuko duten 8 joera

DISEINUA,  Software, App zein Web orrietan ezinbesteko garrantzia duen aldagaia da. Egun garatzen den edozein proiekturen fase guztietan erabiltzailearen esperientzian jartzen da begirada. Erabil-erraztasuna, azkartasuna, mezua argi bideratzeko gaitasuna, arreta, segurtasuna, irisgarritasuna… Helburu hauek lortze aldera diseinuak eman ditzakeen aukerak zabalak dira.

Teknologiarekin lotura duten gainontzeko alor guztien antzera diseinuak ematen dituen aukerak ere etengabe aldatzen eta eraberritzen dira. Berri honetan, deiseinuaren inguruan ate joka dugun 2017. urtean hautsak harrotuko dituzten berrikuntzak azalduko ditugu.

Jarraian indarrez datozten eta eraldaketak jasango dituzten 8 puntu garrantzitsu:

  1. Mikrointerakzioen garrantzia erabiltzailearekiko lotura eta konpromezuan: Gailu digitalen aniztasunari esker web orriak irakurtzeko erramintak soilak izatetik haratago joan dira. Interfazeak, eta hauen diseinua, gure bizimoduko oinarrizko elementuak dira gaur egun.
  2. Gradienteak, bitonalitatea eta testuren erabilera berriz ere indarrean: Diseinu guztiz lauko aukerak atzean utzita (flat design deritzenak) datorren urtean testurak eta gradienteak izango dira protagonistak.
  3. Email elkarreragileak eta goiburuetatik scrolling-erako aldaketa: Emailak marketing erraminta gisa erabiltzen jarraitzeko saiakerek bere fruitua emango dute 2017an. Emaileko edukiekin interkazioa edota scrollaren erabilera eskatuko duten berrikuntzak ikusiko ditugu.
  4. ‘Sinpletasuna-aurretik’ diseinua, minimalistatik haratago: Mugikorretan erabilterraza izatea eta edukiei lehentasuna ematea ohikoak dira. Baina UI-a sinplifikatu eta arrakasta izan duten app edo orriei begirada bat botaz gero, litekeena da simplicity-first-ean ere pentsatzen hastea datorren urteetan.
  5. Azkenean Irisgarritasuna Web eta Appetan must bat bihurtuko da: 2017an behingoz irisgarritasuna derrigorrez bete beharreko baldintza izatea espero dugu web, app eta softwareetako aspektu guztietan.
  6. Chatbot eta arreta leihoen erabilera 2017an sendotze aldera: Chatbotek indarra hartuko dute web orrien bitartez pertsonalizazio maila altuagoa lortzeko erraminta gisa.
  7. Segurtasun eta enkriptazio tekniketan aurrerapenak: Segurtasun tekniken inplementazioak hazten jarraituko du erabiltzaileek segurtasun arazoen inguruan eta hauek bere software, app eta webetan izan ditzaketen ondorioei buruz gehiago dakiten ehinean.
  8. Agur newsletter-etan izena emateko pop-up eta email gogaikarriei: Google-ek ranking-algoritmoan egingo dituen doikuntzei esker, email edo newsletter-etan  jasan behar izaten ditugun dialogo eta pop-up gogaikarriei agur esatea espero dugu.

2017-joerak

Gabon Zoriontsuak izan ditzazuela!

Kabitiketik Gabon Zoriontsuak opa dizkizuegu. Gozatu eta ondo pasa!

zorionak2016

Tanttaka Musikaldia errefuxiatuen eskuak bihotzekin

Zarautz Tanttaka Musikaldiko Kartela eta logoa

Aurten lehen aldiz Zarautz Tanttaka Musikaldia ospatuko da Zarautzen,  urtero helburu konkretu baten alde antolatuko den jaialdia izango da eta aurtengoan Hotz Zarautzekoek hartuko dute ardura. “Ez ditugulako baztertu nahi” lemapean pertsona errefuxiatuen alde ospatuko da jaialdia urriaren azken asteburuan.

Harro gaude helburu honi lagunduko dion aletxoa emateaz kartelaren eta logoaren diseinuarekin. Ez dugu hitzez azalduko jaialdiko programa, kartelean begiratu besterik ez duzue! Gustokoa izango duzuelakoan, animatu jaialdira!

Zarautz Tanttaka Musikaldia kartela

girlsdocode

Zerk aldentzen ditu neskak teknologia berrietatik?

Programatzen duten neskak!!
 
Gaurkoan bideo interesgarri batekin gatoz. Neskak, programazioa eta oztopoak. Bideo satiriko honek salatzen duen bezala gizarteak dituen estereotipoek neskak informatikatik eta orokorrean teknologia berrietatik aldentzen dituzte.
girlsdocode
Kabitikek gertutik nabaritu du hau aste santuko oporretan #Kode_Eskola-ren bitartez emandako App eta Animaziorako formakuntza klaseetan: %100 mutilak gure taldeetan!
 
Goazen honi buelta ematera! Oztopoak oztopo, eutsi eta aurrera! Eta gurasoak, animatu zuen alabak ere teknologia berrien ikastaroetara, onurak besterik ez ditu eta!
http://girlswhocode.com/girlsdocode/
diseinua hotz zarautz

Eman pausua errefuxiatuentzat dirua biltzeko ekitaldien maratoian!

TZ tz!! Animatu zu ere!!

HOTZ ZARAUTZ elkarteak Europa ekialdeko errefuxiatuen alde diru bilketa egiteko ekitaldia antolatu nahi zuela jakitean Kabitiken gure aletxoa emateko martxan jarri ginen. Aletxo hortatik kartela, logoa, nikia, poltsa eta txiskeroen diseinuak atera dira. Azken hiru hauek salgai izango dira ekitaldian eta txiskeroak baita herriko hainbat tabernetan ere. Bilduko den dirua, nola ez, laguntza errefuxiatuengana helarazteko erabiliko da.

Esandakoa, animatu zuek ere eta eman pausua gurekin!

diseinua hotz zarautz

 

 

.eus

www.kabitik.eus helbidean aurkituko gaituzue!

5060ak izan gara! Gaurdanik www.kabitik.eus izango da gure atariko helbidea. Aukera aprobetxatuz gure azken lanen atala ere gehitu dugu azken aldian egin ditugun diseinu, web eta aplikazioak ikus ditzazuen: http://www.kabitik.eus/eu/lanak

 

.eus

Animatu eta bisita gaitzazu!

Logo Setter Rescue

Proiektu Solidarioa: Setter Rescue

Logo Setter Rescue

Kabitikek Setter Rescueri eginiko logotipo berria jada ikusgai beraien Facebook eta web orrian http://setter-rescue.org
Gustuko izatea espero dugu eta GKE honi laguntza ematera gonbidatzen zaituztegu tratu txarrak jasaten dituzten txakurrak erreskatatzen jarraitzeko.
Kabitikek gizartea hobetzen lan egiten dutenentzat hileroko doako proiektu bat burutzen du, eta horren adibide da Setter Rescueri eginiko logoa. Gizartea hobetzeko lan egiten baduzu eta lagun zaitzakegula uste baduzu jarri gurekin harremanetan eta gusturo hartuko zaitugu!

Logo Garfios Biak

Garfios Biak enpresak web orri berria estreinatu ditu

Logo Garfios Biak

Garfio Biak alanbretik eratorritako produktuen fabrikazio eta komertzializazioan aditu den Arrasateko enpresa da. Beren produktuen artean begidun torlojuak, maratilak, kakoak eta eraztunak aurkitzen dira besteak beste.
Kabitikek Garfios Biakentzat sortu duen irudi korporatibo eta web orri berria www.garbiosbiak.com aurkezten dizuegu gustatuko zaizuelakoan!

Captura de pantalla 2015-07-07 a las 22.25.16